ROCK & ROSE by Valentino
Valentinok bere fragantzia berria atera du.Fragantzia hau rock-aren printzesari zuzendurik dago, neska gazte bat, pertsonalitate handikoa, baina aldi berean inozente, elegante eta probokatzailea.Poteak esfera forma dauka eta onix beltz diamantearen forma daukan tapoi batek koronatzen du.Emaitza, arrosa eta beltzak trasmititzen duten elegantzia, inozentzia eta sedukzioaren fusio bat da. NIRI ASKO GUSTATZEN ZAIT, ETA ZURI?
Comments(1)


2008 goya sari banaketan aktore-aktoresa asko ikusi genituen eta hauek , nola ez, alfombra berdea konkistatu zuten beraien glamourrarekin. Bertan izan genituen: Maribel Verdu, Alberta Ferretiren soineko batekin,Goya Toledo, Elie Saab diseinatzailearen soineko gris batekin, Belen Rueda, Carolina Herreraren soineko gorri eta Bulgari bitxitegiko pieza sinple batzuekin, Manuela Velasco, Dior markaren soineko eskotedun batekin, Santi Millan, Cavalliren traje batekin, Juan Jose Ballesta, Adolfo Dominguez-en traje batekin, Monica Cruz, Dolce & Gabbana-ren soineko beltz eta Vasari markako bitxi batzuekin…